Foro de Todoremo.com

"liga act" – Google Noticias

"liga san miguel" – Google Noticias

"bandera de la concha" – Google Noticias

federación "de remo" – Google Noticias

EITB24 - Remo

Gara - Kirolak

orio.hitza.info

diariovasco.com - Deportes

elcorreodigital.com - Deportes

jueves, 17 de abril de 2008

Igon Lertxundi: "Bada garaipena lortzeko garaia"

Larunbateko estropaden eta Orion Jai ekimenaren berri eman dute gaur Udalak eta OAEk

Gaur goizean izan da Nazioarteko XIV. Estropaden aurkezpen ofiziala. Estropaden berri ez ezik, Orion Jai ekimenaren berri ere eman dute Orioko alkate Jon Redondok, Orioko Arraun Elkarteko (OAE) lehendakari Igon Lertxundik, Kirol zinegotzi Eugenio Cotadok, Inmobiliaria Txurrukako Leire Arzelusek eta sokasaltoan aritzen den Julio Aranburuk. Aurtengoa 40. edizioa dela ospatzeko, elkarteak Oriora talde onak ekartzeko «esfortzu berezia» egin duela adierazi du Lertxundik, eta gustura agertu da beste urteetan 12 taldek hartu izan dutelako parte eta aurten 16 talde ariko direlako. Eskerrak eman nahi izan dizkio Udalari, Txurruka Inmobiliariari eta azken hilabeteetan guztia antolatzen lanean aritu diren lagunei: «Beraien babesik gabe hau antolatzea ezinezkoa izango litzateke». Oriok 2004an irabazi zuen azkenengoz estropada hau eta «beste garaipen bat lortzeko garaia» dela adierazi du OAEko lehendakariak. Gorka Etxeberria, Andoni Peña, Fernando Balenciaga, Iñigo Mujika, Josu Indo, Aitor Olaskoaga, Migel Anjel Sarasua, Unai Etxeberria eta Iñaki Diaz saiatuko dira esbandera etxerako irabazten. Adin tarte zabaleko taldea ariko da zeregin horretan, gazteenak 19 urte dituelako eta helduenak, berriz, 40.
Iturria: Urola Kostako HITZA

No hay comentarios: