Gaur eguerdian sinatu dute akordioa arraun elkarteko lehendakari Igon Lertxundik eta La Caixako Deba-Urolako arduradun Ane Carracedok
Orioko Arraun Elkarteko lehendakari Igon Lertxundik eta La Caixako Orioko zuzendari Aitor Hoyosek akordioa sinatu dute gaur eguerdian. Beraiekin batera Orioko alkate Jon Redondo eta La Caixako Deba-Urolako arduradun Ane Carracedo egon dira. La Caixako gizarte ekintzari esker, arraun elkarteak 6.000 euroko dirulaguntza jaso du. Hoyosek adierazi duenez, arraun elkarteak "giza baloreak eta talde lana bultzatzen ditu" eta hori "saritu" nahi izan du La Caixak. Redondok eta Lertxundik dirulaguntzagatik eskerrak eman dizkie Hoyosi eta Carracedori, eta Lertxundik adierazi du "umeengan kirola sustatzen eta seniorrek ahalik eta garaipen gehien lortzeko lanean" jarraituko dutela eta diru hori "horretan" erabiliko dela.
Iturria: Urola Kostako Hitza